XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Haize buhakoek aldizka azkartzen ditek euria, hau baflaka jaisten duk oldarrean autoak eramanez; gero euria lasaitzen duk, berriz zut zuta erortzen zaiek, mekanikoki mekaniken kontra.
Euria, mila eta mila xortaz egina duk: Hodei hausturatik ttipi ttipiak abiatuz, erortzean funtsa hartzen ditek eskuin eta ezker, lodituak lehertzen dituk auto-berinen kontra.
Koino! Ez diat ezagutzen ahal zer den bidez bestaldean: ea, okindegia? Ez, hori beherago duk mutikoa, zer ari haiz; hor seguraz ere
Orain deus ez diat ikusten ahal, euria loditu baita sobera! Geldirik dagok.
Xortak ez ditzakeat konda, eta bergauza gertatzen zaie autoei; koloreak, markak ez dituk ezagun, oro nahasketa!.